Txirrindularien eta txirrinduzaleen gozamenerako eguna izan zen atzokoa Ordizian. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu, baina hala ere, “proba bikaina” izan zela azaldu du antolakuntza taldeko Jose Luis Sanzek. Azken lau hamarkadetan txirrindularitza profesionalean aritutako 150 lagun bildu ziren; horietako askok, gainera, urte askoren ondoren jantzi zuten maillota. Eta haien aurpegietan “emozioa” ikusten zen, denak berriz ere elkartu zirelako, eta lagun handi bati, Marino Lejarretari merezi zuen omenaldia egin nahi ziotelako. Eta zaleentzat ere, egun berezia izan zen, belaunaldi ezberdinen gazte garaiko idoloak Ordizian izan baitziren atzo.
Probari dagokionean, bosna laguneko 30 taldetan banatuta aritu ziren, erlojuaren kontra, Ordizian hasi eta bukatzen zen 33 kilometroko ibilbidean. Denborei begiratuta, Laisekaren taldea izan zen azkarrena; atzetik, Orkli eta Maximiliano Lelli nahiz Joseba Belokiren taldeak sartu ziren helmugan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.