Elortza eta Gorrotxategi CUPeko kideekin
Bi herriek duten senidetza aitzakia hartuta, Zegamako EH Bilduk eta Sant Sadurní d’Anoiako CUPek harreman bidea ireki dute asteburuan. Sant Sadurní eta Vilafranca del Penedés herrietako kideekin bildu dira Olaia Elortza eta Marialuisa Gorrotxategi Zegamako zinegotziak, “Kataluniak azken urteetan indatu duen prozesu soberanista, pasa berri dituzten hauteskundeak eta han izandako emaitzak…” izan dituzte hizpide, eta aurrera begira harremana sendotu eta egitasmoak martxan jartzeko asmoa agertu dute.