Udal langileak hasi dira pintaketak garbitzen.
Ordiziako EAJ, PSE-EE, Ordizia Orain eta Irabazi-Ganemos alderdiek asteburuan agertu diren pintadak salatu dituzte. Lau alderdiek adostu duten adierazpenean, «bide okerra» dela eta berriro ez dadila errepikatu eskatu dute.
Gudari Eguna dela eta, herriko hainbat eraikinetan pintadak egin zituzten igande goizaldean. Alderdi horiek, «komertzio eta etxebizitza, eraikin arrunt eta historikoak kaltetu» dituztela salatu dute. Era berean, kaltetuei beraien «babesa eta elkarlana» adierazi dizkiete.
Garbitze lanak, hasita
Ordiziako Udalak 14.724 euroko aurrekontua du pintaketa horiek garbitzeko. Atzo hasi ziren udal langileak lan horretan. Horrez gain, irailean 3.300 euroko kostua izan zuen beste garbiketa bat egin behar izan zutela gogorarazi dute.