20:00etan izango da inaugurazio ekitaldia. 19:00etan haurrentzako irekiera izango da.
Herri eskolaren eraikin berean egongo da ostatua. / Arg.: Maialen Igartua
Ezkio-Itsasok ostatu bat gehiago izango du aurrerantzean, Santa Lutziko herrigunean. Iluntzeko zortzietan egingo dute inaugurazio ekitaldia, bihar. Urretxuko
Hokaba tabernako jabeak hartu du ostatuaren ardura.
Santa Lutziko ostatua herri eskolaren eraikin berean dago, beheko solairuan, eta azaroaren 2tik aurrera jangela zerbitzua emango die eskolako haurrei. Hori dela eta, bihar,
19:00etan, haurrentzako irekiko dute lehenik ostatua.
Garikoitz Aiesta alkateak herritar guztiak eta inguruetakoak gonbidatu ditu biharko inauguraziora.