Emakunderen autobus ibiltaria Ordiziara etorriko da bihar
Emakundek udazkenean zehar antolatu duen Berdintasunerako Gunea topaketaren barruan, autobus ibiltaria iritsiko da bihar Ordiziara. Gizartea aurrera doa berdintasunerantz. Ez dezagun atzera egin lemapean, euskal erakundeek eta elkarteek «berdintasunaren alde egindako ekimenak ikustarazi» nahi dituzte. Era berean, Beijingo adierazpenaren 20. urtemuga eta EAEko Berdintasun Legearen 10. urteurrena gogoratu nahi dituzte.
Berdintasun Guneak 12. ekitaldia da atzo hasi zena; abenduaren 18ra arte. «gune ibiltaria» izango den autobusa, herriz herri ibiliko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan barrena. Honela, hiru lurralde horietan dauden 124 elkarte eta erakundek parte hartuko dute foroan, berdintasunarekin lotutako tailerrak, erakusketak etab. eginez.
Geltokia, Altamiran
Autobus honek, Ordizian egingo du bihar geldialdia, eta geltokia, Altamira auzoan kokatuko dute. Goizean zejar, Oianguren institutuko ikasleak joango dira, berdintasun tailerretan parte hartzera. Arratsaldean berriz, autobusa bisitatzeko aukera egongo da, aurrez izenik eman beharrik gabe. Taldeen kasuan, beharrezkoa da apuntatzea, eta Berdintasun Sailarekin harremanetan jartzeko eskatu dute, 943 80 56 10 telefono zenbakira deituta.