Ezkiagako auzotarrekin bilera egingo du gaur Beasaingo Udalak
Igogailuen gaiari buruz ariko dira.
Gaur, 19:00etan, Murumendi ikastetxean, Ezkiagako auzotarrekin elkartuko da Beasaingo alkatea, Aitor Aldasoro, arkitektua lagun duela. Olarango igogailuaren proposamen berria aztertuko dute batetik. Igogailua J.M. Iturrioz kaletik Zazpiturrieta kaleak lotzen dituen eskaileretan egitea aurreikusten du proiektu berriak. Oriako pasealekuko igogailuaren kokalekua ere aztertuko dute.