Urte batzuk isilean egon ondoren, Zaldibiako Goiztiri txarangak inoiz baino ozena jo du musika, gaur iluntzean, Zaldibian. 19:30a pasata hasi dute kalejira, Santa Fe eguneko egitarauan. Txarangako kide izandako Xabier Erauskin eta Hodei Galarraga zirenak oroitu dituzte. Erauskin aktorea Goiztiriren hasieratik hasi zen, saxoa joz. Uztailean hil zen, zirkulazio istripu batean, eta haren hiletaren ondotik sortu zen jaietan atzera txaranga elkartzeko asmoa.
Egun euritsua eta iluntze oso hitsa ekarri ditu zaindariaren egunak. Hala ere, Goiztiriko aro desberdinetan ibilitako 30 bat lagunek kalera irten dute. Garai batean hainbatetan astindutako piezak berreskuratu dituzte.

Goiztiri txarangakoak, kalejiran irten aurretik kultur etxean entseatzen, gaur iluntzean./Aimar Maiz