Iparragirre Hiribideko lanak hastear daude
Bihar materialak eraman eta lan gune bihurtuko dute Zumarragako Iparragirre Hiribideko plaza; lanak datorren asteartean hasiko dira. Bizpahiru hilabeteko epean plazako zorua maila bakarrean jarriko dute atarietaraino, zabor edukiontziak lurpean
Bihar materialak eraman eta lan gune bihurtuko dute Zumarragako Iparragirre Hiribideko plaza; lanak datorren asteartean hasiko dira. Bizpahiru hilabeteko epean plazako zorua maila bakarrean jarriko dute atarietaraino, zabor edukiontziak lurpean jarriko dituzte eta plazako espaloia zabalduko dute. Plazan bertan dauden aparkalekuak kentzeko asmoa dute eta bertan ipiniko dute lur azpiko sei edukiontzi hartuko dituen gunea. Argiteria ere aldatuko dute led sistema erabilita. Esleipena 273.125 eurotan egin du Zumarragako Udalak.
Lan horiei buruzko xehetasun gehiago eta Zumarragan epe laburrean egingo diren beste lan batzuen berri bihar, Goierriko Hitzan