Legazpiko aisialdi ikastaroan izena emateko epea ostirala arte luzatu dute
Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du. Saioak larunbatetan izango dira, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Arlo teorikoak 200 orduko iraupena izango du eta praktikoak 120koa. 2016an 18 urte beteko dituztenek edo zaharragoek eman dezakete izena.
Bestalde, Gazteria zerbitzuak diru-laguntza deialdiak ere egin ditu. Disko bat grabatu nahi duten herriko taldeei lagunduko die. Gainera, 2013-2014 ikasturtean herritik kanpo aisialdiko begirale ikastaroa egin zuten legazpiarrei bekak eman dizkie. Informazio gehiago nahi dutenek 943 73 71 61 zenbakira dei dezakete edo Gazteria zerbitzura jo. Dagoeneko neguko ordutegia du: astelehenean 11:00etatik 13:00etara eta asteartetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.