Osasunerako ez dela kaltegarria jakinarazi du Beasaingo Udalak.
Beasaingo Loinatz futbol zelaia.
Beasaingo Udaletik jakinarazi dutenez, Loinatz futbol zelaiko argiztapen postean dagoen tximiniak isurtzen duen kea «ez da ez kutsagarria ez, inondik ere, osasunerako kaltegarria».
Ke beltza isurtzen zela antzeman zuen udalak eta biomasaren bidezko galdararen funtzionamendua kontrolatzea eskatu zuen. Azterketak egin eta funtzionamendua zuzena dela jakinarazi dute adituek: «Biomasak berezkoa duen hezetasuna galdaran lurruntzen da eta gas kopurua handiagoa da. Arriskutsua ez bada ere, bisualki gasen isurketa handiagoa da».
Arazoari aurre egiteko asmotan, tximiniaren gailurreko pieza bat ordezkatu zuten, baina egoera ez da hobetu. Orain, tximiniaren azkeneko zatia luzatzea aztertzen da udala, postearen altuera gainditzeko.