Carlos Mediavillak irabazi du Urretxuko jaietako argazki lehiaketa
Carlos Mediavilla urretxuarrak irabazi du Santa Anastasia jaietako argazki lehiaketa. Bigarren saria Jokin Antoñana urretxuarrak irabazi du, hirugarrena Josune San Sebastian urretxuarrak eta herriko bilduma onenari dagokiona Guillermo Murciegok. Hamabi
Carlos Mediavilla urretxuarrak irabazi du Santa Anastasia jaietako argazki lehiaketa. Bigarren saria Jokin Antoñana urretxuarrak irabazi du, hirugarrena Josune San Sebastian urretxuarrak eta herriko bilduma onenari dagokiona Guillermo Murciegok.
Hamabi lagunek parte hartu dute. Guztiak Urretxu eta Zumarragakoak dira, eibartar ez ezik. Epaimahaia Jesus Udabe zumarragarrak eta Patxi Perez eta Mercedes Sayago getxotarrek osatu dute.
Sariak bihar banatuko dituzte, 19:00etan, kultur etxean. Mediavillak 200 euro eta garaikurra jasoko ditu, Antoñanak 150 euro, San Sebastianek 125 euro eta Murciegok 100 euro eta garaikurra.