Emakunderen berdintasun gune ibiltaria Ordizian izan da
Emakunderen berdintasun gune ibiltaria Ordiziara iritsi zen atzo. Autobus batean, berdintasunaren alde egindako ekimenak azaldu eta tailer ezberdinak egiten dituzte. Atzo goizean, Oianguren Institutuko ikasleak izan ziren bertan, bai Batxilergokoak eta baita Haur Hezkuntzako Goi mailako ziklokoak ere. Ikasle horiek, «gizarteko estereotipoak eta genero rolak hausten» laguntzen duen Hezkidetza proiektu batean murgilduta daudela azaldu du Elena Lopez proiektuaren arduradunak. Arratsaldean berriz, gainontzeko herritarrentzat zabaldu zituen ateak autobusak.