Hip Hip Ürriren barruan familientzako beste hamar ekitaldi antolatu dituzte
Larunbatetik astelehenera Legorretan, Itsasondon, Idiazabalen Zegaman, Beasainen, Ordizian eta Lazkaon izango dira. Ekintzetan aurrez izena ematea komeni da.
- Legorreta-Itsasondo. 10:00etan Legorretako plazatik abiatuta, Legorreta-Altzagarate-Itsasondo mendi ibilaldia egingo dute. Itsasondon bazkaria egingo dute, bakoitzak berea eramanda. Aurretik izena eman behar da: 943 88 11 70 – 943 08 40 00.
- Ordizia. Antzerki tailerra, Urrup antzerki taldearekin. Helduak: 3 euro. Erreserbak: urrupantzerkia@gmail.com.
- Ordizia. Muxiko dantza tailerra, 17:30etik 18.30era. 688 613 177.
- Zegama. Buruhandien eta txotxongiloen tailerra, 10:00etan. Igandean, 16:00etan. 943 80 11 15 – kultura@zegama.eus.
- Beasain. Zumba eta aretoko dantza tailerra, 12:00etan, Loinazko San Martin plazan.
- Lazkao. Mendi irteera Aralarreko Gañeta mendira. 08:30ean, Itzala taberna paretik abiatuta. 943 08 80 80. Ordizia. mARTa dendan, Gure Eskuekin eskulan tailerra, 11:30etik 13:30era.
- Ordizia. D’Elikatuz Mokau Batean tailerra, 12:00etatik 13:15era. Erreserba: delikatuz@ordizia. eus – 943 88 22 90.
- Zegama. Bost zentzuak egurrean tailerra, Anduetza parketxeko xilotekan. Erreserba: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net – 943 80 21 87.
- Idiazabal. Herriko baserritarren bizimodua ezagutuz. 10:00etatik 14:00etara bitartean. Feria bisitatu eta bi baserritar gazterekin solasaldia. Erreserba: 662 427 403 – 943 18 71 00.