Historia, arraza, nazioa saiakerarengatik (Elkar) sarituko dute idazle zegamarra. Lan horretan, egileak zalantzan jartzen du nazio kontzeptu frantses zibikoaren eta aleman etnikoaren arteko ohiko bereizketa, Ernest Renan saiakeragile frantsesaren liburuen azterketan oinarrituta.
Nazioaren kontzeptu alemaniarraren eta frantsesaren nondik norakoak aztertu ditu
Azurmendik lan honetan, baita jatorria baita bilakaera ere. Eta azterketa horren bidez, nazioanismoaren inguruko
topikoak azaltzen saiatu da.
Bereziki,
Ernest Renan pentsalari bretoiaren idatziak arakatu ditu zegamarrak lan honetarako, baita XIX. mendeko intelektual frantses eta alemanen arteko polemikak ere. Hala, arraza, historia eta nazioaren arteko harreman konplexuak aztertu ditu, ideia horien garapena eta eraginak azalduz.
Saria jasotzen duen bigarren aldia izango da Azurmendiren kasuan. Duela bost urte
Azken egunak Gandiagarekin liburuarengatik eman zioten (Elkar, 2009).