'Ogibideak Seguran' da aurtengo gaia. Lehiaketara bidalitako argazkiak 2016ko egutegia egiteko erabiliko dituzte.

Mugikorrarekin argazkia ateratzen. / Asier Zaldua
Segurako Udalak eta merkatariek 2016ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu dute aurten ere. Gaia hauxe da:
Ogibideak Seguran. Urriaren 23a baino lehen bidal daitezke argazkiak udaletxean.
Irabazleak 300 euro jasoko ditu, eta bigarren sarituak 150 euro.
Irabazleak abenduaren 11n emango dituzte jakitera, Euskal liburu, disko eta jostailuen azokan.
Abenduaren 15etik aurrera salgai jarriko dituzte egutegiak, herriko saltokietan.
Lehiaketaren
oinarriak eta informazio gehiago Segurako Udalaren webgunean.