Mineralogia txangora joateko izen-emate irekiko dute Urrelurren
Nafarroara joango dira, Leitzaran inguruko diapiroak aztertzera
Bihar, urriak 9, irekiko dute Urrelur museoaren mineralogi txangoan izena emateko epea, goizeko 10:00etatik aurrera. Urriaren 31n egingo dute, Nafarroako Leitzaran inguruko diapiroak aztertuko dituzte. Txangoak 40 euroko prezioa du helduentzat eta 30 haurrentzat, bazkaria barne. Informazio gehiago Urrelur museoan eskuratu daiteke.