Ainhoa Gonzalez Arenazak irabazi du Legazpiko Udalaren iraileko zozketa
Legazpiko Udalak, hilero, bere egutegiarekin lotutako zozketa bat egiten du. Aurtengo egutegiko protagonistak urte asko zabalik daramatzaten herriko dendak dira. Hilero horiekin lotutako galdera bat egiten dute. Galderak legazpi.eus webgunean jartzen dituzte eta erantzunak egutegian daude. Lehiaketan parte hartu ahal izateko, webgunera edo herritarrentzako arreta bulegora jo behar da.
Iraileko galdera Ikusi-makusi, zer ikusi? Txikiak baina ugariak gara dendan, badakizu non? zen eta erantzuna Nuñez Mertzeria. Ondo erantzun dutenek zozketan parte hartu dute eta Ainhoa Gonzalez Arenaza izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jaso du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko. Hauxe da urriari dagokion galdera: Burdindegia izan nintzen, eta orain, glamourra dut gustuko.