Asfaltoa botatzen hasiko dira Argixaoko bigarren zelaian
Gaur zortzi belar artifiziala ipintzeari ekingo diote eta urria amaieran zelaiaren lanak bukatuko dituzte
Datorren asteazkenean edo ostegunean asfaltoa botatzen hasiko dira Argixaoko bigarren zelaian, Zumarragan. Behin lan hori eginda, gaur zortzi belar artifiziala jartzeari ekiongo diote. Belarra jartzeko lanek 7-10 eguneko iraupena izango dute eta zelaia erabiltzeko moduan urri amaierarako egongo dela esan du Mikel Serrano alkateak. Aldagelak abendu hasierara arte ez dira prest egongo, baina beheko zelaikoak erabiliko dituzte bitarte horretan.