Beasaingo aire zabaleko pintura lehiaketa jokatuko da igandean
Mihiseak zigilatzeko epea 09:00etan irekiko da.
Udazken kulturalaren barruan, Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak, aire zabaleko pintura lehiaketa antolatzen du. Aurten, hogeita laugarren edizioa izango da.
Mihiseak zigilatzeko epea 09:00etan irekiko da eta lanak 13:30etarako aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek Usurbe Antzokian.
Arratsaldean, 18:30ean jakinaraziko dituzte irabazleen izenak, Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan. Eta jarraian, aurkeztutako lanen erakusketa inauguratuko dute.