Joan den ostiralean jokatu zuten finala. Hamasei bikotek parte hartu dute.
Txapeldunak, Mari Jose Zurutuzarekin. / Arg.: Tartaloetxe
Zegamako Tartaloetxe kultur elkarteak urteroko mus txapelketa jokatu du. Irailaren 25ean izan zen lehen saioa, hamasei bikoterekin. Bigarren saiorako, urriaren 2rako, zortzi bikote sailkatu ziren. Jose Luis Azurmendik eta Eneko Larreak osatutako bikoteak irabazi zuen bigarren saioan.
Tartaloetxeko juntakideen esanetan, adin guztietako jendeak parte hartu du txapelketan, baina emakumezko bikote bakarrak.
“Ea datorren urtean emakume gehiago apuntatzen den!”, adierazi dute. Tartaloetxek eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaile guztiei eta txapelketa antolatzen lagundu dutenei.