Madrilgo Barajas aireportuan utzi dute aske. Hamaika urte eta erdi egin ditu kartzelan.
Josetxo Zeberio aske geratu da.
Frantziako kartzeletan hamaika urte eta erdiko kartzela zigorra bete ondoren, gaur goizean aske geratu da Josetxo Zeberio beasaindarra.
Tolouseko Muret kartzelatik atera eta Frantziatik kanporatu egin dute. 11:00etako hegaldian, iritsi da Madrilgo Barajas aireportura. Familiartekoak zain zituen bertan.
2004ko apirilaren 4an atxilotu zuten Zeberio Eiheralarren (Nafarroa Beherea). 1991 eta 2004 urte artean, erbestean bizi izan zen beasaindarra.