Atutxa, txapelarekin, Basauriko finala irabazita. Irudia: eitb
Aitzol Atutxa aizkolari bizkaitarrak irabazi du Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa Nagusia, bigarren urtez. Dimakoa jaun eta jabe izan da Basauriko finalean, eta lau minutuko aldea atera dio Jon Irazu bigarren sailkatuari. Azurmendi ezinean aritu da, eta azkenean laugarren egin du, Olasagastiren atzetik.
Aitzol Atutxak erritmo bizia jarri du hasieratik; seigarren enborrerako bi minutuko aldea ateratzen zion bigarren sailkatuari, eta alder horri eusten jakin du. Azkenean, 42:36ko denboran bukatu ditu lanak. Bigarren posturako lehian izan da norgehiagokarik bizieana. Azurmendi, Olasagasti eta Irazu nor baino nor aritu dira, batak zein besteek aurrea hartuz.
Zortzigarren enborretik aurrera ordea, behera egiten hasi dira Olasagasti eta Azurmendi. Arriarangoak gerriari heldu eta buruarekin ezezko keinua egiten zuen. Irazuk berriz, behetik gora egin du, eta aurrea hartu die biei, bigarren eginez. Atutxarekiko ia Lau minutuko aldearekin bukatu du zizurkildarrak.
Azurmendi, ezinean.
SAILKAPENA:
- Aitzol Atutxa …………….42:36
- Jon Irazu ………………….46:35
- Joxemari Olasagasti …..47:58
- Iñaki Azurmendi ……….48:20
- Mikel Larrañaga ………..51:53
- Joseba Otaegi ……………51:55