Baserria eta herria bat eginda, Idiazabalen
Goizean goiz hasi dira abeltzainak frontoi zaharrera gerturatzen. Behor, behi, asto eta ardi, kaletarrek baserritarren lana gertutik jarraitzeko eguna dute gaurkoa.
EGITARAUA: 09:00. Baserrietako ganadu erakusketa frontoi zaharrean. Plazan tokiko produktuen erakusketa eta Iparraldeko produktuen salmenta. 12:00. Umeentzako baserri jolasak eta baserriko lan tresnen erakusketa, futbito zelaian. 12:30. Artaldearen jaitsiera. 14:00. Herri bazkaria pilotalekuan, bertako produktuekin. 17:00. Herri kirol saioa futbito zelaian.