Ezkio-Itsason bildutako hainbat sagar mota gertutik ezagutu dituzte Igartubeitin
Aurtengo Sagardo Astearen baitan, Ezkio-Itsason bildutako hainbat sagar mota ezagutzeko aukera izan dute Igartubeiti baserrian. Hain justu ere, Jakoba Errekondo izan dute gidari sagarrak ikusi, hauen berezitasunen gaineko xehetasunak jaso eta dastatzeko.
Urriaren 16ra bitartean egingo dute aurten Ezkio-Itsason Sagardo Astea. Gipuzkoako Foru Aldundiaren sagardo lehiaketako irabazleei diplomak banatzea izan zen lehen ekitaldietako bat. Hain justu ere, Gartziategi Sagardotegiak eraman zuen lehen saria; Altzuetak, bigarrena; eta Gaztañagak, hirugarrena. Hamalaugarren edizioa izan du aurtengo lehiaketak.