Nafarroa Oinezera joateko autobusak daude hainbat herritan
Ikastolen aldeko Nafarroa Oinez jaialdia ospatuko dute igande honetan, Elizondon. Hamabortz, ama bat lemapean egingo dute aurten, eta bertan bildutako dirua, Baztan Ikastola laguntzeko izango da. Goierritik joan nahi dutenentzat, autobusak antolatu dituzte hainbat herritan, tartean Lazkaon, Seguran eta Ordizian. Izena emateko azken egunak dira hauek.
Lazkaon San Benito ikastolatik autobusa jartzeko asmoa dute, eserleku kopurua betetzen bada. Izena osteguna baino lehen eman behar da, 10 euro ordainduta. Horretarako, zuzendaria@sanbenito.ikastola.net helbidera mezua bidali behar da. 16 urtetik beherakoek, adinez nagusia den arduradun batek lagunduta joan behar dute. Autobusa 08:30ean aterako da Itzala paretik.
Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak ere antolatu du irteera. Bihar bukatuko da izena emateko epea; horretarako, Mujika liburudendara edo Hitzaro elkartera (943 16 23 66) jo behar da. Posta elektronikoa nahiago duenak hitzaro@gmail.com helbidera mezua bidal dezake. Txartelaren prezioa 10 eurokoa da.
Seguran berriz, ostegunera arteko epea dago. Liburutegian edo udaletxera (943 80 10 06) deituta edo udala@segura.eus helbidera mezu bat bidalita apuntatu daiteke. Plazatik aterako da autobusa, 09:00etan, Elizondotik berriz, 19:00etan.