Zortzi bertsolari goierritarretatik bik pasa dute final laurdenetarako langa
Gipuzkoako Txapelketari aurreneko fasean ekin zioten 8 bertsolarietatik bi besterik ez dira ariko final laurdenetan. Nerea Elustondo legazpiarra eta Amaia Iturriotz urretxuarra dira langa pasa dutenak; biek ere, Azpeitiako saioan kantatu zuten. Gemma Urteaga beasaindarra ere sailkatzetik gertu ibili da, baina puntu eskas batzuen aldea dela medio, ez izango du jarraitu. Bigarren fasean, Iñaki Apalategi izango dute zain (duela lau urte finala jokatu zuelako).
Asteburuan jokatu dituzten final zortzirenetako azken bi saioetan, ez dute zorte handirik izan eskualdeko ordezkariek. Arrasaten, Felix Zubia izan zen puntu gehien batu zituena; Aratz Igartzabal berriz, gutxien jasotakoa. Eskoriatzan berriz, Jokin Urangak dezenteko aldea atera zien gainontzeko bostei. Gemma Urteaga laugarren gelditu zen, eta Antton Fernandez, seigarren.
FINAL LAURDENAK:
Final zortzirenetako galbahea pasata,
- Urretxu-Zumarraga (urriak 24): Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Beñat Iguraran, Nerea Elustondo, Asier Azpiroz eta Elixabet Pagola.
- Errenteria (urriak 25): Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Amaia Iturriotz, Iñigo Mantzisidor Mantxi, Iñaki Gurrutxaga eta Ane Labaka.
- Zestoa (urriak 31): Alaia Martin, Jokin Uranga, Eneritz Artetxe, Jon Maia, Manex Mujika eta Nahikari Gabilondo.
- Ormaiztegi (azaroak 1): Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Felix Zubia, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi.
- Eskoriatza (azaroak 8): Unai Agirre, Beñat Lizaso, Manu Goioaga, Oihana Iguaran, Mikel Artola eta Unai Mendizabal.