Babes Zibilekoen postua, 2013ko azokan.
Ordiziako plaza nagusiak Boluntarioen IV. Azoka hartuko du larunbatean. Guztira hamasei elkartek parte hartuko dute bertan, denak ere Ordiziakoak edo herrian lan egiten dutenak. Azokaren helburua, elkarte horiek egiten duten lana «errekonozitu, ezagutzera eman eta herritarrak kontzientziatzea» dela azaldu dute antolatzaileek.
Goizeko 11:00etan zabalduko dituzte azokako postuak, eta 14:30era bitartean egongo dira bertan. Postu horietan informazioa eta hainbat ekintza egiteaz gain, udalak antolatutako tailerrak, umeentzako parkea, pailazoak eta musika ere izango dira goizean zehar.
Parte hartuko duten elkarteak: DYA, Caritas, Gurutze Gorria, Alcoholicos Anonimos, Odol Emaileak, Katxalin, Nagusilan, Babes Zibila, Zuhaizti, Kimetz, Ordizia Kolore, Euskal Herriko Serso San Viator, Desjabetzeak Stop Desahucios, Nazioarteko Elkartasuna, Banka Etikoa eta Afagi.