Bularreko minbiziaren aurkako martxa egingo dute asteazkenean
Astelehenean bularreko minbiziaren aurkako eguna da. Hori dela eta, datorren asteazkeneko Tipi-Etapan zapi arrosak eramango dituzte. Ekimen hau minbiziaren aurkako elkarteko bolondresek eta Mairi emakume elkartekoek bultzatu dute. Urretxu eta
Astelehenean bularreko minbiziaren aurkako eguna da. Hori dela eta, datorren asteazkeneko Tipi-Etapan zapi arrosak eramango dituzte. Ekimen hau minbiziaren aurkako elkarteko bolondresek eta Mairi emakume elkartekoek bultzatu dute. Urretxu eta Zumarragako udalek herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte. Paseoa eman nahi dutenak 11:00etan elkartuko dira, Areizaga-Kalebarren plazan.