Sagarra jo eta patxa egiten gaur, Igartubeitin.
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri musoean Sagardoaren Astea ospatzen ari dira egunotan. Sagar zanpaketak, kirikoketa eta antzezpenez gain, bestelako ekitaldiak ere badira. Bihar esaterako, Bertatik Bertara sukaldaritza tailerra eta dastaketa egingo dute, 19:00etan hasita. Santa Barbara jatetxeko Manex Buron sukaldariak, hainbat errezeta egingo ditu, baserriko produktuetan oinarrituta.
Saio horretan parte hartu nahi dutenek, aurrez eman behar dute izena. Bi bide daude horretarako: 943 72 29 78 zenbakira deituta edo posta elektronikoz
igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera mezu bat bidalita.