Urretxuko mineralogia asterako begiraleak kontratatuko ditu Urretxuko Udalak
Azaroaren lehen asteburuan egingo dute aurten Urretxun Mineralogia eta Paleontologia astea, eta bertan lan egiteko zortzi begirale kontratatuko ditu Urretxuko Udalak. Haurren tailerretan begirale lanak egiteko da udalak egin duen
Azaroaren lehen asteburuan egingo dute aurten Urretxun Mineralogia eta Paleontologia astea, eta bertan lan egiteko zortzi begirale kontratatuko ditu Urretxuko Udalak. Haurren tailerretan begirale lanak egiteko da udalak egin duen eskaintza, eta gutxienez 18 urte izatea, langabezian egotea, DBHko titulua izatea eta euskara maila gutxienez B2koa izatea beharrezkoa izango da.
Gutxieneko baldintza horiek betetzen dituztenen artean, aisialdiko begirale titulua izatea, haurrekin eskarmentua izatea eta Urretxun erroldatuta egotea baloratuko du udalak. Lan egunak azaroaren 6tik 8ra izango dira, goizez eta arratsaldez, baina urriaren 29an eta 30ean, arratsaldez, ikastaro bat egingo da. Lanposturako aukeratutako zortzi lagunek derrigor egin beharko dute ikastaroa.
Lan eskaintzan izena emateko epea urriaren 24an, larunbata, bukatuko da, 14:00etan. Udaletxeko erregistro orokorrean eman behar da lanposturako izena.