Beasaingo Bareakeko zortzi tabernek osatzen dute Pintxoaren Ibilbidea
Ostiraletik igandera pintxo bereziak dastatzeko aukera dago azaroaren 1era arte.
Ordutegi zehatza dute tabernek Pintxo Ibilbidean: ostiraletan 19:00etatik 21:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:30era eta 19.00etatik 21:30era, eta igandean, 19:00etatik 21:30era (Xerbera tabernan izan ezik).Bonopintxoa Bi euroan eros daiteke pintxo bakoitza, baina Bareak elkarteko dendak erosketak egiterakoan Bonopintxoak banatuko dizkiete bezeroei. Bonopintxoarekin, euro batean dastatu ahal izango dira.