Eskualdeko museoek bat egin dute Ordiziako zentroaren urtebetetze festan, baita Idiazabal Gazta krofradiak eta Ordiziarrockek ere. Aspanogi elkartearentzat bildu dute dirua.
Txindokikoek irabazi dute pintxo lehiaketa.
Jai giro polita sortu da Ordiziako plaza nagusian
D’Elikatuz zentroaren 10. urteurrena ospatzeko festan. Plazaren erdi-erdian, pintxo lehiaketako protagonistak zeuden: 4. DBHko Txindoki, La Salle, Oianguren, Jakintza eta San Benito ikastetxeetako sukaldariak. Ordubeteko tartean, lau pintxo prestatu behar izan dituzte.
- San Benito (Lazkao): Arkaitz Goekoetxea, Asier Lasa eta Jon Antza. Txerri kutixia izan dute osagai nagusia.
- Txindoki (Beasain): Ane Garmendia, Maddi Iturbe eta Maite Garmendia. Oilasko bularkia erabili dute.
- La Salle (Beasain): Ander Muruamendiaraz, Ainize Garcia eta Marta Aranaiz. Hegaluzea izan dute osagai nagusia.
- Jakintza (Ordizia): Euken Sagardia, Edwin Kadar eta Jon Insausti. Arrautza izan dute osagai.
- Oianguren: Andrea Caramanzana, Ana Mari Tatar te Nora Vega. Hauek ere hegaluzea erabili dute osagai nagusitzat.
Xabier Martinez eta Iker Markinez sukaldariek eta Idoia Noain nutrizionistak osatutako epaimahaiarentzat, Txindoki Institutuaren
Udazkeneko Bokadua pintxoa izan da irabazlea. Hazi Korporazioak eman die saria irabazleei: Basque Culinary Centerrek udan egiten dituen 10 eguneko udalekuetan hiru lagunentzat egonaldia.
Plaza Nagusiaren alboetan, Idiazabal Gazta Kofradia gazta pintxoak saltzen, Ordiziarrock garagardoa eskaintzen eta eskualdeko museoak haurrentzako tailerrak egiten aritu dira. Bildutako dirua, Aspanogi elkartearentzat izan da.