Bizikidetza eta harremanak, Zeraingo Kultur Astearen ardatz
Bihartik hilaren 25era bitartean izango da. Beste herri batzuen herri kandidaturen esperientziak ezagutzeko hiru hitzaldi egingo dira
ZERAINGO KULTUR ASTEA. EGITARAUA Bihar, hilak 17. Udazken kulturala Irrien Laguneko pertsonaia batekin, Hip Hip Ürri! proiektuarekin bat eginez. Herri museoan da hitzordua, 15:30ean. Etzi, hilak 18. Herri bazkaria frontoian, 14:00etan. Txartelak salgai 5 euroan Ostatu eta Mandio tabernetan, gaur arte. Astelehena, hilak 19. Gabiria eta Mutiloako herri kandidaturen esperientzien kontaketa. Ibon Elgarresta Gabiriako alkate ohia eta Iñaki Ugalde Mutiloako alkatea. Kultur etxean, 19:00etan. Asteartea, hilak 20. Igeldo eta Leintz-Gatzagako herri kandidaturen esperientzien kontaketa. Kultur etxean, 19:00etan. Asteazkena, hilak 21. Arabako kontzejuen herri kandidaturen esperientzien kontaketa. EHUko Parte Hartuz taldeko kide batek ere parte hartuko du. Kultur etxean, 19:00etan. Osteguna, hilak 22. Erik Asnalen Erroak Komunitatearen lubakitik ikus-entzunezkoa. Kultur etxean, 19:00etan. Ostirala, hilak 23. Haurren marrazki rallya, 16:30ean hasita. Larunbata, hilak 24. VI. Patata tortilla lehiaketa pilotalekuan. Igandea, hilak 25. Jubilatuen Eguna. Meza eta bazkaria.