Carrefourren "jazarpen sindikala" salatu du LAB-ek Olaberrian
LAB sindikatuaren dozena erdi bat ordezkarik bilkura egin dute, gaur eguerdian, Olaberriko Carrefour saltokiaren aurrean. Enpresa horretan “jazarpen sindikala” gertatu dela salatu dute, eta langileen aurkako erabakiak deitoratu dituzte. Gaur salatu duten kasua Bizkaian gertatua da, Carrefourrek Bilbon duen saltoki batean. Enpresan 28 urtez LABen ordezkari izan den langile bat kaleratu dute, “langileen eskubideen alde egin duen lanagatik sekulako jazarpena jasanda”. Lan eta soldata gabeko hilabeteko zigorra ere jarri ziotela esan dute sindikatuaren ordezkariek. “Carrefourrek langileak diskriminatu, akosatu, esplotatu eta erasotzen ditu inongo lotsarik gabe”, dio LABen eskuorriak, eta “langileen etsai” jo dute. Kaleratutako langilea atzera hartzeko eskatudute.