Kirol inklusibora bidean, proiektua garatuko du federazioak Goierrin
Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak orain arteko ekinbide «osoena» egingo du eskualdean
“Inklusibotasunak segurua izan behar du; haur bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartu behar dira”. Alicia Figueroa. Kirol Egokituen Federazioa.Kirol egokitutzat zer duten azaldu du Jurgi Olasagasti federa- zioko beste teknikariak: «Kirolen arautegian aldaketak egiten dira urritasunak dituztenei egokitu ahal izateko». Urritasunean as- kotariko ezintasunak kabitzen dira, eta federazioaren jardunean ezinbestekoa den beste hitz bat nabarmendu dute bi teknikariek: inklusibotasuna. Urritasun mailaren arabera, haurrek taldeka edo banaka egi- ten dute kirola federazioko espe- zialistekin. Edonola ere, helburua kirol inklusiboa da, hau da, nork bere ingurunean kirola egiteko aukera izan dezala; esate baterako, Eskola Kirola programaren barruan. «Ohiko kirol eskola ezin dute egin, beren beharretara egokitzeko baliabiderik ez dagoelako. Guk baliabideak jartzen ditugu, kirola egin dezaten», esan du Olasagastik. Alabaina, inklusibotasuna ez dute soilik urritasunekin lotzen. «Inklusibotasuna da edonork izatea aukera gisa guztietako gizarte ekintzetan parte hartzeko». Gipuzkoan martxan Urritasunei lotuta, inklusibotasunak «segurua» izan behar duela argi dauka Figueroak. Haren hitzetan, «haur bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu behar dira, ezin baitira egoerak behartu». Haurrek egiten duten bideari ere arreta jartzen diote, Olasagastiren arabera: «Gerta liteke hasieran haur batek ez jakitea bide inklusiboari heldu ahal izango dion. Guraso bat baino gehiago txundituta geratu da alabak edo semeak egin dezakeena ikusita». Jarduera fisikoaren eta kirolen ezagutza lantzen dituzte. Behin kirolen ezagutzan murgilduta, haurrek kirol egokituko errendimendura jo dezakete, hau da, kirol talde batean integratu edo kirol inklusiboa egiten hasi. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak hainbat proiektu ditu mar- txan Donostia aldean, Bidasoan, Oiartzualdean eta Urola Kostan. «Eskualdez eskualde lanean ari gara kirola egiteko aukera herri guztietara zabaltzeko», dio Figueroak.
“Inklusibotasuna da edonork izatea aukera gisa guztietako gizarte ekintzetan parte hartzeko”. Jurgi Olasagasti. Kirol Egokituen Federazioa.Eskualde horietako herri batzuetan urritasunak dituzten haurrek kirola egin dezakete jada, hala uretan nola lehorrean. «Badaude inklusibotasunarekin abegikorrak diren gune batzuk, eta haurrek igeriketa, saskibaloi, es- kubaloi edo txirrindularitza klubetan era normalizatuan egiten dute kirola». Badaude, horrenbestez, inklusibotasunaren aldeko apustua egiten duten kirol klubak. Horrez gain, gaur-gaurkoz Gipuzkoan inklusibotasuna bi norabidetan lantzen da. Batetik, urritasunak dituztenen inguru batean esperientziak partekatzen dituzte urritasunik ez dutenek; eta, bes- tetik, urritasunak dituzten umeak urritasunik ez dutenak ibiltzen diren klubetan biltzen dira. Edonola ere, Figueroak ohartarazi duenez, «lan asko dago oraindik egiteko gizartean gai honen gaineko heziketan».