Legorretan bat egingo dute 400. urtearen ospakizunek eta kultur asteak
![Ugaro eskolako haurrak, atzo, Koate aldean sagarrak biltzen. Urriaren 24an ospatuko dute Sagar Eguna, muztioa ateratzeko prentsatuz./Ugaro](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/10/LEGORRETA__UGARO_ESKOLAKOA.jpg)
Ugaro eskolako haurrak, atzo, Koate aldean sagarrak biltzen. Urriaren 24an ospatuko dute Sagar Eguna, muztioa ateratzeko prentsatuz./Ugaro
- Margolan erakusketa. Fernando Oliveira eta Lorenzo Garciaren lanak, herriko tabernetan. Urriaren 2tik 30era.
- Erromeria. Artzallus eta Maia bertsotan, Larrañaga eta Hartsuaga soinu jotzen. Jainkoneko terrazan, igandean 12:30ean.
- Hitzaldia. Irati Otamendiren ‘Industrializazioa Legorretan, papera baino gehiago’. Urriaren 22an, 19:30ean, udaletxean.
- Bertso saioa. Soto eta Zubeldia, Jainkoneko terrazan. Urriaren 24an, 20:00etan.
- Erakusketa. Baserriko lanabesen eta Legorretako baserrien argazkien erakusketa. Abenduaren 5etik 8ra, kiroldegian.
- Urriak 21. Pentsiodunen Elkartearen hitzaldia (17:00, udaletxean). Ibai Esoain ipuin kontalariaren ‘Bertsol Haritza’ (17:30, liburutegian; 5-11 urte). Buruhandiak (19:00). Kantu-jira (19:30).
- Urriak 22. Kantuz Giro (17:00). Buruhandiak (19:00). Industrializazioaz hitzaldia (19:30).
- Urriak 23. Pote, igel eta toka jubilatuentzat (16:30). Legorpartyren hasiera (17:00). Buruhandiak (19:00). ‘Gutako bat… edo bat gehiago?’ dokumentalaren aurkezpena Dar-Darrek (20:00, udaletxean). 21.Mus Txapelketa (23:00, Bilkoin elkartean).
- Urriak 24. Sagar Eguna: sagar garraioa Guadalupeko ermitatik plazara (11:00), Irrintzi Alai dantzak (11:30), sagar prentsaketa (11:45), sagar moten erakusketa (17:00), bigarren prentsaketa (17:30), erromeria trikitilariekin Jainkoneko terrazara (19:45), bertsolariak (20:00).
- Urriak 25. Ibilgailu klasikoen IV. topaketa: partaideen hamaiketakoa, sari ematea, bazkaria Bilkoinen (10:00-18:30, Kale Nagusian). Legorparty topaketaren bukaera (20:00).