Zumarragan geldialdia egingo dute bihar RACVNren rallyko auto klasikoek
RAC Vasco Navarro klubak urtero antolatzen duen Inazio Sunsundegiren omenezko auto klasikoen rallya bihar da, Donostian hasi eta amaitu. Bidean 313 kilometro egingo dituzte, eta Zumarragan geldialdia egingo dute. Guztira
RAC Vasco Navarro klubak urtero antolatzen duen Inazio Sunsundegiren omenezko auto klasikoen rallya bihar da, Donostian hasi eta amaitu. Bidean 313 kilometro egingo dituzte, eta Zumarragan geldialdia egingo dute. Guztira 42 ibilgailuk parte hartuko dute, eta Antiora 16:00ak ingurura iritsiko dira. Geldialdi teknikoa egingo dute bertan, ibilgailu bakoitzak ordu laurden emango du bertan, eta ondoren 18:00ak aldera Zumarragako Euskaldi plazan elkartuko dira denak.
Zumarragako Udalak antolatzen duen motorraren asteari amaiera emateko balioko du aurten ere rallyaren pasaerak, eta Mikel Serrano alkateak azaldu duenez, motorraren asteko hirugarren ekintza izango da. Maiatzean egin zuten 600 autoen bilura eta ekaineko auto klasikoen bilkura dira motorraren hasteko beste bi ekintzak.
Zumarragak eta inguruak historikoki automozioarekin izan duen loturatik sendotu da udalaren eta RAC elkartearen arteko harremana. Hala gogorarazi du Serranok, eta horregatik, biharko ekitaldia motorraren asteari amaiera emateko ekintza egokia dela azpimarratu du.
Erregularitate proba
Bihar Donostiatik habiatu eta Zumarragatik igaroko den rallyaren oinarria erregularitatea izango da. Ibilbidean zehar 11 kontrol gune igaro beharko dituzte parte hartzaileek, antolatzaileek zehaztutako ordutegi zorrotz baten barruan. “Segundurik ere ezin dute gehitu antolakuntzak jarritako denbora”, Roberto Uriarte parte hartzaileak azaldu duenez: “Zehaztutako ordutegia zentesimetan kontatzen da, eta ordu hori baino beranduago edo lehenago iristea zigortu egiten da sailkapenean”.
Mota ugaritako ibilgailuak ikusi ahalko dira bihar Zumarragan. Guztira 42 ibilgailu izango dira, eta horietatik 22k parte hartuko dute rallyan. Gainerako 20 ibilgailuek ibilbidea egingo dute, baina ez dira beraien denborak neurtuko. Parte hartuko duten ibilgailu guztiak 1990eko urriaren 17a baino lehen matrikulatuta egon beharko dira, eta matrikulazio dataren arabera kategorika banatuko dituzte.