Ampo Ordiziak 18-24 galdu du Altamiran, El Salvadorren kontra
Etxeko partidetan zorterik izan gabe jarraitzen du Ampo Ordiziak. Atzo, ligako beste izen handietako bat, El Salvador jaso zuten etxean, eta emaitza ez zen ordiziarrek espero zutena izan. Duela bi aste Madrilen lortutako emaitza onaren ondoren, taldearen joko bizia ikusteko gogoz ziren zaletuak, baina etxeko mutilek egindako akatsek eta El Salvadorren joko onak, haien alde jarri zuten markagailua, 18-24.
Hasi ondo egin ziren ordiziarrak, Mikel Aizpuruaren entsegu batekin, baina atsedenaldirako, hamarna berdinduta ziren, neurri handi batean, ordiziarrek kontraerasoan egindako akats bati esker.
Bigarren zatia Valladolidekoen aldekoa izan zen. Aurretik jarri eta errentari eusten jakin zuten bisitariek, nahiz eta ordiziarrek aldea murrizteko ahale- ginak eta bi egin zituzten.
Urteko batzarra
Ordizia Rugby Elkarteak urteko batzarra egingo du hilaren 30ean, 18:30etik aurrera. Urteko memoria, kirol proiektua, balantze ekonomikoa, aurrekontua landuko dituzte; baita zuzendaritzaren berrikuntza ere.