EH Bilduk dio Sasietako "zuloa" EAJ eta PSE-ren erabakiek sortu dutela
Goierriko EH Bilduko hainbat kide bildu dira gaur arratsaldean Lazkaon joan zen ostiralean Gipuzkoako hedabide batek Sasieta Mankomunitatearen egoera ekonomikoari buruz emandako informazioa gezurtatzeko. EH Bilduren kudeaketaren ondorioz 1.600.000 euroko zorra dagoela jasotzen zen albisteak. EH Bilduren hitzetan, ordea, informazio hori “interesatua” da eta gezurra dela azaldu dute.
Azeari Andonegi Sasietako lehendakari ohiak emandako azalpenen arabera, 2015ean gauzatzekoak ziren hitzarmena “hautsi” egin dute PSE eta EAJk. Ondorioz, hitzarmen horri esker aurreikusten zen ekarpen ekonomikorik gabe utzi dute Sasieta bozeramailearen esanetan. “Beste inongo alternatibarik mahai gainean jarri gabe bultzatu dute hitzarmen horren haustura”, zioen Andonegik.
Zor horri mankomunitatea osatzen duten 22 herrien artean egin beharko zaio aurre. Udalek egin beharreko ekarpenak bataz beste %29,4 igoko badira ere. Badira herriak %60tik gorako igoera izango dutenak. EH Bilduk salatu du, “kudeaketa eskas eta interesatuek sortutako kaltearen ardura” koalizioari leporatu nahi izan diotela.
Biharko Goierriko Hitzan, xehetasun gehiago.