Ibilaldi luzeetarako , zerbitzu berezietarako eta beste erabilera batzuetarako "luxuzko ibilgailua" dela azaldu du autobus konpainian
Belgikako Kortrijk hirian egiten ari den Busworld azoka. Arg. Josu Altzelai
Ormaiztegiko Irizar autobus konpainiak gama altuko Irizar i8 autobus berria aurkeztu du ofizialki Belgikako Kortrijk hirian egiten ari den Buswolrd 2015 Nazioarteko Azokan.
Modelo berri honekin luxuzko autokarren fabrikatzaile gisa “sendotu” egingo da Irizar taldea. “Gure markak arima artistiko eta teknikoa islatzen ditu, eta erdigunean jartzen ditu diseinuaren ikusgarritasuna, teknologia eta iraunkortasuna. Gainera, prestigioa ematen die jabe berriei eta izugarrizko erosotasuna eskaintzen die gidari eta bidaiariei, eta esperientzia ahaztezin zirraragarria bermatzen die”, azaldu du Irizar taldeak ohar bidez.
Irizar taldeak 1.000 metro koadro pasako stand-a du jarria azokan, eta i8 modeloaren aurkezpena egiteko ez ezik, “etorkizuneko estrategiaren zabalkunderako agertoki” modura baliatuko du azoka. Modelo berriaren bi unitateez gain, Irizar i6a eta hiriko autobus %100 elektrikoa ere ikusgai daude azokan. Aurkeztu dira autobus eta autokar guztiak “integralak” dira, eta taldearen aurrerapen teknologiko guztiak dituzte hainbat arlotan:
segurtasuna, eraginkortasuna, energia biltegiratzea, karga, floten kudeaketa eta entretenimendua.
“Azoka honen aitzakian Irizarrek
elektromugikortasunean marka liderra izateko erabaki irmoa agertzen du, eta egin duen jauzi teknologiko handia erakusten du”.
Hazteko aurreikuspenak
Irizar taldeko ordezkariak, Busworld azokan. Arg. Josu Altzelai
Irizarrek 120 autokar integratu fabrikatu zituen 2014an, aurten 205 baino gehiago izango dira, eta datorren urterako hazteko aurreikuspenak ditu. “Ormaiztegiko lantegi nagusiak hazkunde aipagarria izan du, eta Taldearen aurrerapenaren gidaria da. Aurten berriz hazkundea izango da lantegi nagusi honetatik zerbitzatzen diren merkatu guztietan”.
Irizarrek Marokoko lantegiak hartu duen protagonismoa nabarmendu du, lantegi nagusiaren osagarri gisa Europako merkatuetarako autokarrak fabrikatzen laguntzen baitu. Horrez gain, AEBak “garrantzia handiko merkatua” izango direla aurreikusten du Irizarrek, eta lehen fase batean Ormaiztegin ari dira fabrikatzen merkatu hartarako autokarrak.
“Europako hainbat hiritako autobus elektrikoak fabrikatzen jarraitzen dugu, eta elektromugikortasunerako I+G-ari lotutako hainbat programatan murgilduta gaude. Programa horiek datozen urteetan hazkunde handia ekarriko digutela espero dugu negozio lerro horretan”, dio konpainiak.
Taldeko gainerako enpresak ere “hazi egingo dira aurten”, eta haien merkatuak “dibertsifikatu” egingo dituzte. “Aurreikusten dugu aurten ere hazi egingo garela, eta 5
50 milioi euro baino gehiagoko fakturazio agregatua izango dugula, horietatik %83 esportazio merkatuetakoa”.
Autokarren fabrikazioari dagokionez, 3.000 autokar
Premium fabrikatu ditu Irizar taldeak, horietatik
1.200 Ormaiztegiko lantegian (%40).