Minbiziari aurre egiteko bizi ohitura osasuntsuak bultzatu nahi dituzte.
Ezkerretik eskuinera: Rosa Aurkia Agenda 21eko arduraduna, Irma Arnaiz zinegotzia, eta Maider Sierra eta Isabel Zaballos Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideak.
Minbiziaren aurkako elkarteak gonbidatuta, Martxa Berdea antolatzea egokitu zaio aurten Beasaini. Minbiziari aurre egiteko elikadurarekin eta kirolarekin zerikusia duten bizi ohitura osasuntsuak bultzatu nahi dituzte batez ere gazteen artean. Izan ere, Maider Sierra, Minbiziaren Aurkako Elkarteak emandako datuen arabera, minbizia kasue 10etik 7 saihestu genitzake bizi ohiturak aldatuta.
Beasaingo Udalak, herriko bost ikastetxeak, Osasun sailak, ludotekek eta gaztelekuek bat egin dute Martxa Berdearekin. Aste guztian, gazteenak, minbiziaren inguruko lanketak egiten ariko dira. Larunbat goizean, festa egingo dute Beasainen.
Urriak 24:
- 10:30. Martxa Berdearen hasiera, Igartzatik eta Ezkierdi pilotalekutik.
- 11:00. Udaletxean bi martxak elkartu eta Tolosari lekukoa pasako diote.
- 11:15. Bideluze plazan DJ Porru, Iturralde plazan zumba eta plaza azpian Roberto Ruiz sukaldariekin pintxo hotzen tailerra.
Erakusketa Igartzan
Asteazkenetik larunbatera, minbiziaren inguruko erakusketa egongo da ikusgai Igartzako jauregian. Ordutegia, asteazkenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara eta larunbatean, 10:00etatik 13:00etara.