Ordiziarrock jaialdiak musikari eta musika zaleen bilgune izaten jarraitzen du. Antolatzaileak gustura daude, 12. edizioak aurreikuspenak gainditu dituela eta
Hamabigarren urtez rock doinuen bilgune bihurtu da Ordizia, asteburuan ospatu duten Ordiziarrock jaialdiari esker. Urtez urte indartzen ari den jaialdia da eta aurtengoa ere «oso ondo» joan dela azaldu du antolaketa lanetan aritzen den Urko Ruiz de Apodakak. Ostegunetik larunbatera antolatutako ekitaldi guztietan «espero baino jende gehiago» izan dela dio.
Osteguneko eta ostiraleko kontzertuekin motorrak berotu eta gero, larunbatekoa izan zen egun handia. Larunbatekoa «egun borobila» izan zela eta «dena ondo» atera zela azaldu du Ruiz de Apodakak. Gaueko kontzertuen mailarekin ere gustura daude, baita etorri zen jende kopuruarekin ere. Horren adibide da, edari guztia gastatu izana.
Kamioirrock auzoz auzo
Eskenatoki nagusiak plazan eta frontoi estalian jarri bazituzten ere, Ordiziarrock jaialdiaren helburuetako bat musika herri osoan zabaltzea da. Hala, larunbat goizean auzoz auzo ibili zen Kamioirrock egitasmoa, Gureran, Ekeko el Perro eta Potrotaino taldeekin. Arazo tekniko batzuk direla medio berandu ibili baziren ere, kontzertuak «oso ondo» joan zirela azaldu du Ruiz de Apodakak. Potrotainoren Buztuntzako kontzertuan esaterako, «jende asko» bildu zela eta «oso polita» izan zela azaldu du.