Ostiralean Beasainen egingo diote Usurbe Antzokian. 'Ez dira aspaldiko kontuak' antzezlana eskainiko dute 19:30ean.

Ixabel Olano, Beasaingo ikastolako lehenengo andereñoa omenduko dute ostiralean. Argazkia: Nerea Uranga.
Ostiralean, 19:30ean, ikastolen mugimenduari omenaldia egingo zaio da Usurbe Antzokian, Beasaingo udalak antolatuta.
Segurako hainbat herritarren ekimenez sortutako
Ez dira aspaldiko kontuak antzezlana izango da jaialdiaren ardatza. Frankismo garaiaz gain, besteak beste, Goierriko ikastolen sorrerako urteak laburbiltzen eta antzezten ditu Lurdes Imaz segurarrak idatzitako herri antzerkiak. Segurarrez gain, ikastolen sorreran parte hartu zuten Goierriko hainbat pertsonak hartzen du parte antzerkian. Beasaingo ordezkarietako bat, Jose Joakin Lasa da.
Omenaldia
Antzezlanaren bukaeran, 21:00-ak aldera, omenaldi xumea eskainiko diote Ixabel Olano andereño beasaindarrari, eta ikastolen mugimenduari orokorrean. Dantza, kantu eta lore sorta eskainiko diote ekitaldian. Beasaingo ikastolaren lehenengo andereñoa izan zen Ixabel Olano. Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak azpimarratu nahi izan duenez, «Ixabel Olano omenduko dugu, ikastolen ibilia ondo irudikatzen duelako; ikastolen sorrerako mugimendua islatzen du Ixabelek».
Sarrerak aurrez salgai Antzezlanerako sarrerak salgai daude dagoeneko, Usurbe Antzokiko leihatilan. Kutxabank webgunean ere eros daitezke. Bost euro balio du sarrerak.