Aingeru Epaltza egongo da irakurle taldearekin
Zumarraga eta Urretxuko irakurle taldean parte hartuko du Aingeru Epaltza idazleak. Mailuaren odola liburuaz arituko dira urriaren 27an Zelai-Arizti kultur etxean egingo duten saioan. Euskarazko irakurle taldeak 2015-2016 ikasturteko lehenengo
Zumarraga eta Urretxuko irakurle taldean parte hartuko du Aingeru Epaltza idazleak. Mailuaren odola liburuaz arituko dira urriaren 27an Zelai-Arizti kultur etxean egingo duten saioan.
Euskarazko irakurle taldeak 2015-2016 ikasturteko lehenengo saioa egingo du datorren asteartean, ohi bezala, iluntzeko zazpietatik aurrera. Oraingo honetan, idazle iruindarraren liburua izango dute hizketagai, Elkar argitaletxearen eskutik 2006an argitaratua. Idazleak taldearen ohiko bilkurari «ohiz kanpoko maila» emango diola uste dute sustatzaileek. Saioa nahi duten guztientzat irekia izango da. Hori bai, aurretik liburua irakurrita joatea «lagungarria» izango dela aurreratu dute.
Aingeru Epaltzaren ibilbidea luzea eta emnkorra da euskal literaturan. Zelai-Ariztiko saioan landuko duten liburua bera trilogia mardul bateko lehenbiziko liburukia da, Erresuma eta Fedea titulupean. Erdi Aroko hainbat gertakizun historiko oinarri hartuta, fikziozko beste hainbat pasarte kateatzen ditu Epaltzak «Nafarroako euskara eder eta jostalarian». Lehen ere hamaika lan erakargarri bezain interesgarri idatzitakoa da idazle nafarra, nahiz eta lan hirukoitz honekin jo duen goia.
Aurtengo ikasturtean «ildo beretik» jarraituko du irakurle taldeak. Guztira zortzi saio egitea aurreikusten dute maiatzera bitartean. Tarteka irakurriko den liburuaren idazlea bertan izateko ahalegina egingo du taldeak. Iaz bertan izan ziren Pako Aristi, Kirmen Uribe edo Bernardo Atxaga, besteak beste.