Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga artzainei eta bien artaldeari harrera egingo diete, 14:30ean
Mikel Etxezarreta artzaina, ‘Akabuko Martxea’ dokumentaleko irudi batean. Arg. Einarte produkzioak
Garai bateko artzainen trasnhumantzia gogoratuz grabatzen ari diren
Akabuko martxea dokumentalaren irudiak grabatuko dituzte bihar Zegaman. Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga artzainek Urbiatik Uribe-Kostarako (Bizkaia) bidea egin dute dokumental horretarako –Etxezarreta izan zen transhumantzia Bizkaira egin zuen azken artzaina–, eta orain, etxera bueltan dira.
Artzain bikoteari eta haien artaldeari harrera egingo diete herriko plazan, 14:30ean. Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolariek, Xabier Arakama trikitilaria eta herriko eskolako haurrek parte hartuko dute ekitaldi horretan, besteak beste.
Etzi, berriz, Idiazabalen izango den Euskal Herriko 32. Gazta Txapelketaren barruan antolatu diren ekitaldien harira, Etxezarretaren eta Arrillagaren artaldeak Idiazabal zeharkatuko du.