Udaletxeko batzar aretoan, 17:00etan jarri dute hitzordua.
Beasaingo Berdintasun Foroa.
Hileko azken astelehenetan bilera egiten du Beasaingo Berdintasun Foroak. Astelehenean, beraz, hilak 26, 17:00etarako hitzordua jarri dute, udaletxeko batzar aretoan. Beasaingo udaletik beasaindarrak animatu nahi dituzte bileran parte hartzera, gizonezkoek eta emakumezkoek eskubide berdinak izaten laguntzeko.