Ekainean irabazle izendatu ondoren, gaur jaso dute Goiturreko ordezkariek EDEN saria Madrilen.
Goitur Goierriko Turismoaren Garapen Agentziak EDEN saria jaso du gaur eguerdian Madrilen, Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioan. Madrilen izan da Kultura eta Turismoko diputatu Denis Itxaso eta adierazi du “Goierrik Europako Batzordeak turismoaren arloko bikaintasunari ematen dion EDEN saria jaso izana albiste bikaina dela Gipuzkoarentzat, horri esker Goierri Europako leku turistiko gastronomikoen EDEN sarean sartuko baita, eta horrek ikusgarritasuna eta prestigioa emango dizkio eskualdeari eta, baita ere, Gipuzkoari”.
Sariaren berri ekainean izan zuen Goiturrek, eta gaur lehen aitortza ofiziala jaso du. Bigarrena Bruselan izango da, abenduaren 16an.
European Destinations of Excellence-ren akronimoa da EDEN, eta
Europako Bikaintasuneko Lekuak eta Europako Batasunean garatzen diren turismo iraunkorreko ereduak sustatzen ditu. Aurten deialdiaren gaia gastronomia turismoari zuzendutakoa zen, eta Espainiako beste hautagaitza batzuekin lehian, Turismorako Estatu Idazkaritzak Goierri izendatu zuen irabazle. Horrenbestez, zuzenean sartuko da Europako EDEN sarean.
Madrilen egin dute gaur sari banaketa ekitaldia.