Zahar egoitzetan bertso bidez gozatuko dituzte egoiliarrak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adin Adin programako bertso saioa izango da, bihar (osirala, urriak 23), Lazkaoko Txindoki zahar etxean. Herrialdeko 11 gerontologiko etaegoitzatan gauzatuko da, hainbat astetan. Goierrin bi saio izango dira: Lazkaon ostiralean, eta Beasaingo Arangoitin hurrengo ostiralean (urriak 30).
Iñaki Murua eta Gemma Urteaga bertsolariak joango dira, eskualdeko bi egoitza horietara. 17:00etan hasiko dira.
Egoitzetan bizi diren adinekoekin pentsatuta sortu dute ekimena, motibazioa indartzeko: «Adinekoak ahalik eta ondoen egon daitezen lortzeko hainbat ekimen bideratzen ditugu. Oraingoan, ahalegin hori bertsoaren eskutik izango da», azaldu du aldundiak.
Bertsolari gazte bat eta adinean aurreratuago bat joango dira. Bertsolaritzak adinekoengan duen eragin positiboa nabarmendu du aldundiak: «Askorentzat euskal kulturako erreferente bakarra bertsoa da».