Aizkorriko gurutzea puskatuta agertu da egunotan. Argazkia: Goiena
Aizkorri mendiaren gailurrean dagoen gurutzea puskatuta agertu da egunotan. Metala mozteko zerra bat erabiliz, behealdetik ebaki eta bota dutela uste da. Argazkia asteburuan ateratakoa bada ere, gurutzea duela hamar bat egun moztu zuten.