Joxe Mari Zaldua 'Aitona' gogoratu dute Izazpin
Joxe Mari Zaldua Aitona militante politikoa gogoratu zuten igandean haren senide eta lagunek. Izazpiko gainean egin zuten ekitaldia; dantzarien agurraz gain, arranoaren ikur berria jarri zioten. Segidan Kizkitzara joan ziren, eta kantu batzuk abestu ondoren, hamaiketakoa egin zuten bertan.
Bere militantzia politikoa zela medio, Ezkio utzi eta Ipar Euskal Herrira ihes egin behar izan zuen. 1982an Baigorrin atxilotu zituen, eta hainbat hilabete egin behar izan zituen preso. 1987an Argeliara joan zen eta lau urte egin zituen han; 1991n berriz, Uruguayra iritsi zen; bederatzi urtez bizi izan zen han. 2000. urtean, emaztea eta biak itzuli egin ziren Iparraldera. 2002an atxilotu egin zuten, eta hilabete batzuk kartzelan egin behar izan bazituen ere, laster utzi zuten aske. Espainiako Justiziak bere kontrako auzi gehiago zituela ikusita, ezkutuan bizi izan zen geroztik. 2010. urtean hil zen, bihotzekoak jota.